XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.8. Hirigintza-ustiapenaren uzte eta ekibanaketaren eginbeharrak betetzeko epea zehaztuko da, eraikitze-baimenaren eskariari dagokiona definituaz.

1.9. Oinarrien dagokien apartatuan dauden hutsak zuzendu egingo dira.

2. Abanto-Zierbenako Udalak, behin agiria zuzendu eta berau berriro jendaurreratu ondoren, Foru Sail honi Plan Bereziaren hiru alde bidaliko dizkio, behin betirako onartuak izan daitezen.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, jakinerazpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako bi hilabeteko epean administrazio-auzibidezko helegitea tartekatu ahal izango da Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Gorenaren Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, HI-283/94-P08 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Bilbon, 1994.eko azaroaren 11an.-Hirigintzako foru diputatua, Pedro Hernández González